← Ibilbideak
Mallabia · Bizkaia EuskaraEUCastellanoES

Nahasia/Muniozguren, Atxagarai eta Kurutzegana/Zeharkaldia

Trabakua, Atxagarai, Kurutzegana
eta Ondarroa

Zeharkaldia Trabakuatik Ondarroaraino, Muniozgurendik, Atxagaraitik eta Kurutzeganatik igarota

32,04 kmDistantzia
+859 mDesnibela +
6h05–7h25Oinez
3h47Korrika
ZailaEsfortzua
NahasiaAzalera
ZeharkaldiaMota
Oinez · Trail runningJarduera
TrabakuaIrteera
21 mAltuera minimoa trackaren benetako profila · 32,04 km 619 mAltuera maximoa
1Gerrika 2Zeinka 3Atxagarai 4Kurutzegana 5Saratsua 6Merelludi 7Kalamendi 8Asterrika 9Ondarroa Ura

— Distantzia eta Desnibela, benetako GPX trackatik kalkulatuak (beste aplikazioekiko apur bat ezberdina izan daiteke, bakoitzak bere leuntze-metodoa baitu). Esfortzua, bien arabera zenbatetsia. Azalera eta Mota, bertatik bertara ikusiak.

Norentzat

Oinez · Trail running

32,04 km eta +859 m. Zeharkaldi luzea da, baina aldapa handirik gabe: desnibela igoera labur eta jarraituetan banatzen da. Indarra eta erresistentzia eskatzen ditu, eta urarekin kontuz ibili behar da; Atxagarai eta Ondarroa artean hamabost kilometro baitaude iturririk gabe, nik dakidala ez dago ur-hartzerik tarte horretan. Lurra ere ez da beti erraza: Kortaguren aurretik abereen ildoak daude, eta Asterrika aurretik mozketek pista nahiko hondatuta utzi dute.

Wikiloc GPX KML Ikusi mapa

32 km-ko zeharkaldia Trabakuako gainetik Ondarroaraino, korrika, eskualdea muturretik muturrera zeharkatu eta itsasadarrean amaitzen duena. Lehen erdia lur ezagunetik doa —Muniozguren, Kortaguren eta Atxagarairako igoera—, eta Kurutzeganatik aurrera kostalderako jaitsiera luzea hasten da, auzoak eta mendiko pistak lotuz Ondarroaraino.

Kontuz urarekin: hiru iturri daude. Trabakuakoa irteeran, Zeinkakoa 11,9 km-an eta Atxagaraikoa 16,9 km-an. Azken horretatik hamabost kilometro geratzen dira Ondarroaraino; nik dakidala, ez dago ur-hartzerik tarte horretan, beraz komeni da han ondo betetzea.

Ez da ibilbide zirkularra: Trabakuatik irten eta Ondarroan amaitzen dugu, beraz, itzulera aurretik pentsatu behar da. Behean gaudela, onena hondartzan bainu bat hartu eta BizkaiBuseko autobusean bueltatzea da. Aukera ona da.

Trabakuatik irteten gara Muniozguren aldera, beste hainbat alditan bezala: sei bat kilometro asfaltotik.

Muniozgurenen gaudela, Kortaguren aldera jarraitzea aukeratzen dugu. Urteekin hondatu den tartea da, eta azken zatia da okerrena. Kortaguren inguruan, baserri bat eta granja bat dauden lekuan, abereen oinatzek bidea ildoz betea utzi dute; ia igarogaitza. Lehen tartea nahiko garbi dago; bigarrena, ildoekin, da Kortagurenera eramaten gaituena.

Kortagurenen eskuinera jotzen dugu eta errepidetik behera hasten gara Gontzagaraiko gainerantz. Errepidea zeharkatu ondoren asfaltotik jarraitzen dugu Gerrika auzorantz (10,72 km · 392 m), eta hemen zabaltzen dira Oizerako bistak, atzean utzi berri dugun ingurua.

Zeinka auzoraino jarraitzen dugu (12,11 km). Gunean sartu aurretik bertan, auzoko ur-biltegian, iturri bat aurkitzen dugu (11,9 km · 373 m). Zeinkatik ateratzen da Santa Eufemiara eta Atxagarai ingurura sartzen den lurrezko pista, baina lehenago Lekoitzganeko gainera iritsi behar da. Zeharkatu eta, parez pare, zementuzko bide batetik igotzen hasten gara Atxagarairaino (17,10 km · 569 m). Goian iturri bat, bolatoki bat eta aterpetxea ditugu zain. Iturrian ura hartu eta bolatokira hurbiltzen gara, han aldatzen baita ingurua.

Bolatokiaren ondoan harritik gora hasten gara Kurutzeganako gailurrerantz (17,67 km · 584 m). Goitik behera egitea tokatzen da. Lehen metroak bidexkakoak dira, baina ondo markatuta dago harriaren eta belarraren artean. Iparralderantz jarraitzen dugu jaitsiera oso polit batean, ingurune horretatik atera arte; pixka bat aurrerago goroldioa eta harria nagusi diren beste bat hasten da, are politagoa.

Hemendik aurrera mendiko bideetatik jarraitzen dugu Ondarroa aldera. Pixkanaka Ubilla-Urberuaga, Lauzirika, Saratsua (20,69 km) eta Merelludi (25,43 km · 181 m) igarotzen ditugu, auzoak eta mendi-inguruak lotuz.

Merelludin Milloiko gaina zeharkatzen dugu, Markinatik Lekeitiorako errepidean, eta beste aldean bideak berriro gora egiten du. Ibilbideak baso-pistetatik eta auzo-bideetatik jarraitzen du, Eizmenditik, San Antolin ingurutik eta Kalamendiko hegaletatik gertu igarota (26,99 km · 273 m).

Tarte batzuetan pinudi-mozketek pista egoera txarrean utzi dute, eta komeni da lurrari erreparatzea. Asterrika alderantz jarraitzen dugu (28,30 km · 223 m), eta han lotzen gara Ondarroarako jaitsiera-bidearekin.

Asterrikara iristean, Mendexarako bidea ezkerrean uzten dugu eta eskuinetik jarraitzen dugu, Ondarroa alderantz. Marka gorri-zuriek gidatzen gaituzte azken jaitsieran. Hilerritik gertu pasatzen gara eta harrizko kaletik behera jaisten gara, itsasadarraren ondoko plazatxo bateraino, eta han amaitzen da zeharkaldia.

Ibilbidearen mapa

1Gerrika 2Zeinka 3Atxagarai 4Kurutzegana 5Saratsua 6Merelludi 7Kalamendi 8Asterrika 9Ondarroa Ura

Benetako GPX tracka OpenStreetMap gainean · Wikilocen ere bai: Wikiloc

Inguru honetako ibilbideak

Trabakua, Longa, Muniozguren 10,97 km · +282 m Trabakua, Longa eta Gereako ur-jauziak 9,75 km · +368 m Ur Jauziak eta Astarloko Atxa 12,67 km · +540 m
← Itzuli ibilbideetara

Nirea

Nire gogokoak

Ukitu ibilbide baten bihotza hemen gordetzeko.

Gogokoak offline irekitzeko gordetzen ditu.

Duela gutxi ikusitakoak

Hemen agertuko dira irekitzen dituzun azken ibilbideak.

Zalantzarik?

Idatzi emailez